Kalejira Artea merkataritza gunean, Bizkaiko merkataritzan lan baldintza duinak aldarrikatzeko

Bizkaiko ehungintza, orokorra eta larru eta oinetakoen merkataritzako langileak kalera atera dira berriro, beren eskubideak aldarrikatzeko. Gaurko protesta-ekitaldia Artea merkataritza-gunean (Leioa) egin dute sektoreko langileek. Ekitaldi honek urtarrilaren 5ean hasitako mobilizazioen zikloari jarraipena ematen dio. Mobilizazioek intentsitate handiagoa izango dute negoziazio-mahaietan mugimendurik ez badago. Langile horiek urteak daramatzate soldata eguneratu gabe eta lan-baldintzak hobetu gabe.
CECOBI patronalak argudiatzen du Covid-aren ondorioz dendetako salmentak murriztu egin direla, eta, beraz, ezin dutela soldata-igoerarik onartu. Baina hau aitzakia hutsa da. Online salmentaren fakturazioa izugarri igo da eta irabaziak milioidunak dira. Irabazi horiek enpresaburuek baino ez dituzte jasotzen.
ELAk salatzen du, gainera, patronalak elementu atzerakorrak planteatzen dituela lan-baldintzetan. Zehazki:
- Udako larunbat arratsaldeetan lan egitea.
- Antzinatasuna desagertzea.
- Saltokiak igande eta jaiegunetan irekitzea.
Langileak haserre daude, eta nabarmendu dute ez daudela prest urteetako borrokan lortutako eskubideak galtzeko. Horregatik, ezinbestekotzat jotzen dute beren eskubideen alde borrokatutako kalean ikustea.