Komisaldegi eta eraikin judizialetako garbikuntzako langileek bederatzi hilabete daramate greban

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Segurtasun Sailek aukera ezin hobea dute praktikan jartzeko berdintasunaren alde egiten duten diskurtso politikoa. Egungo legeriak Administrazio Publikoei aukera ematen die kontratazio publikoan diskriminazioei aurre egiteko, generokoak barne, gizarte klausulen bidez. Beraz, bi sektoretan publikatuko diren baldintza orriek badute legearen babesa soldata arrakala ezabatzeko.
Sektoreko langileek bideratzi hilabete daramte greban esleipendun den Garbialdi enpresak gatazkari behin betiko konponbidea emango dion negoziazio seriorik abian jarri gabe. Horregatik, langile grebalariek mobilizazio hauen bidez exijitzen dute benetan inplikatu daitezela Justizia eta Segurtasun Sailak, batetik, eta Garbialdi, bestetik, garbikuntzako sektorean soldata berdintasuna lor dadin.