GIPUZKOAKO OSTALARITZA

KPIren araberako soldata-igoerak eta lanaldien abusua geldiarazteko neurriak bermatzen dituen hitzarmena sinatu da

2023/04/21
Apirilaren 21ean sinatu da Donostian Gipuzkoako Ostalaritzaren hitzarmen kolektiboa. Sinadura honekin apirilaren 18an iragarritako aurreakordioa berretsi da. Hitzarmenak 17.000 langileri eragingo die eta 2026ra arte egongo da indarrean.

Hitzarmenak hainbat hobekuntza jasoko ditu: KPIren araberako soldata igoerak eta lanorduen kontrola. Akordioari esker, bost langile edo gehiago dituzten enpresek fitxatzeko sistema bat izan beharko dute. Historikoa da hori ELArentzat, lehen aldiz mugak jarriko baitizkie lanaldien luzapenari dagokionez gertatu diren gehiegikeriei. Soldata igoera garrantzitsuez gain, kolektibitateak sektorean 80 orduko lanaldi murrizketa adostu da. Sektore horretan emakumeak dira nagusi, eta gehienek lanaldi partzialak dituzte.