OSAKIDETZAREN GARBIKUNTZA

LAB, CCOO eta UGTk patronalarekin sinatu duten akordioak murrizketak jasotzen ditu eta uko egiten dio soldaten homologazioari

2024/03/07
Osakidetzako garbikuntza zerbitzuko langileek 2023ko otsailean hasi zuten greba mugagabea, ELA sindikatuak bultzatuta. Aldarrikapen nagusiena zen garapen profesionala ordaintzea, zuzeneko langileek jaso zuten zenbateko berarekin. Ezin da ulertu homologazioa defendatzen duten sindikatuek patronalak planteatutako murrizketak onartzea, eta, ondorioz, garbikuntzako langileek zuzeneko langileek baino gutxiago kobratzea, homologazioari uko eginez.

Garapen profesionalari dagokionez, kontuan izan behar da Osakidetzako zuzeneko garbitzaileek 2011, 2019, 2020, 2021, 2022 eta 2023 urteetako garapen profesionala kobratu zutela, eta, beraz, garbiketako langileen homologazioa errespetatzeko, karrerako urte berberak kobratu behar zituztela gutxienez.

Guztira, 136 greba egun egin ziren. 2023ko uztailaren 14an, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek aurreakordio bat sinatu zuten patronalarekin, gatazkari amaiera emanez. Aurreakordio horretan itxitako puntu batzuk aldatu ondoren, hala nola, indarraldia (aurreakordioak 2026ra arteko indarraldia ezartzen zuen, eta, azkenean, 2028ra artekoa izango da), gaur, 2024ko martxoaren 7an, hitzarmena sinatu dute patronalaren gehiengoarekin batera; izan ere, ASPEL patronalak ez du hitzarmena sinatu, bere kasuan ez duelako Osakidetzaren beharrezko abala.

Beste behin ere, ELAk salatu nahi du sinatutako hitzarmenak langileei murrizketa zuzenak ezartzen dizkiela. Azpikontratatutako langileek kobratu beharreko 6 urteetatik 3 urtera murriztea adostu dute, eta, gainera, zenbatekoaren ordainketa efektiboa Osakidetzaren esku uzten jarraitzen dute; izan ere, sinatutakoaren arabera, enpresek erantzukizunetik salbuetsita jarraitzen dute Osakidetzak dagokion zenbatekoa ordaintzen ez badu.

Ezin da ulertu homologazioa defendatzen duten sindikatuek patronalak planteatutako murrizketak onartzea, eta, ondorioz, garbikuntzako langileek zuzeneko langileek baino gutxiago kobratzea, homologazioari uko eginez. Era berean, ezin da onartu garapenari dagokion abonuaren eraginkortasuna hirugarren baten esku uztea.

ELA sindikatuak argi du duela sinatuko plantillari murrizketa nabarmenak ekarriko dizkion eta baldintzak homologatu nahi ez dituen akordio bat.