Lan hitzarmenaren aldeko elkarretaratze berria Bilboko Occidental Barceloren hotelaren aurrean

2018/05/11
Occidental Barcelo hoteleko langileak bertako hitzarmen kolektiboa desblokeatzeko asmoz elkarretaratu dira bertan. Izan ere, hoteleko zuzendaritzak ez du aurkeztu hobekuntzarik langileen lan baldintza prekarioak errotik aldatzeko eta soldata izoztuekin amaiteko. Zuzendaritzaren jarrera ez da egoera ekonomiko eskasaren ondorioa, 2017 ekitaldia 76 milioi euroko fakturazioarekin itxi baitzuen hotelak.