OSASUN GARRAIOA (EAE)

Langileek manifestazioa egin dute hitzarmenaren alde

2024/03/13
EAEko Osasun Garraioko langileek otsailaren 19an hasitako greba mugagabearekin jarraitzen dute, hitzarmenaren alde. Martxoaren 13an kontzentrazioa egin dute Basurtuko Ospitalearen aurrean, eta bertatik abiatu dira manifestazioan Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaraino.

Patronalak mugimenduak egin ditu proposamenetan, baina oraindik ere urrun dago aldarrikapen sindikaletatik: ez da berreskuratze erosahalmena, egun %16ko galdera duena; soldaten igoerak ez dute KPIa erreferentziatzat hartzen; lanaldi murrizketari dagokionez, ez diete Osakidetzako langileena parekatzen 2031. urtera arte; eta gizarte hobekuntzek ere ez dute balio.

Egoera horren erantzukizuna patronalak eta Osasun Sailak dute, langileen kontura zerbitzua merkeago izatea baitute helburu. Horregatik guztiagatik, langileek borrokan jarraituko dute eta Bilboko kaleetatik mobilizazioak egiten, hala nola, martxoaren 20an eta 27an.