NCLIC

Lanuzteak Gasteizko Zabalganako haurreskolan itxieraren kontra

2023/05/24
Ekainaren 7, 8, 14 eta 15ean izango dira lau orduko lanuzteak. Zazpi langileak kaleratu nahi dituzte, eta horren kontra mobilizatzea erabaki du ELAk

Joan den apirilean jakinarazi zuen NCLIC enpresak Zabalgana auzoko haurreskola itxiko zuela ekainaren 30ean, eta ondorioz, haurreskolako zazpi langileak kaleratuko dituzte.

Haurreskola honek urte asko daramatza Gasteizko Zabalgana auzoan lanean, momentu honetan NCLIC taldearen baitan eta aurretik Kimba bezala. Orain, ordea, alokairu kontratua bertan behera utzita eta emaitza ekonomiko txarretan oinarrituta, enpresak lan-erregulazioko espedientea aurkeztu du zentroko zazpi langileentzat.

NCLICko zuzendaritzarekin hainbat bilera egin ondoren, eta zazpi langileen kaleratzeak saihesteko asmorik ez dutela egiaztatu ondoren, langileek mobilizatzea ekitea erabaki dute euren lanpostuen alde borrokatzeko. Hala, lau greba egun deitu dira ekainaren 7, 8, 14 eta 15erako. 4 orduko lanuzteak, goizeko 10etatik 14etara.