Lehen greba egun arrakastatsua Onkologikoko garbiketa zerbitzuan

2023/01/30
Iluniongo garbitzaileek 20 eguneko greba egingo dute. Kaleak garbitzeko sektoreko langileek baino %25 gutxiago kobratzen dute. Sektore hori erabat maskulinizatuta dago.

Donostiako Onkologikoko garbitzaileek greba hasi dute gaur, urtarrilaren 30ean, eta gutxienez 20 egunez luzatuko da. Zentroko hitzarmen kolektibo bat lortzeko hasi dute greba, soldata arrakala eta prekaritate egoera amaitzeko. Jardunaldiari hasiera emateko, manifestazioa egin dute Donostia Ospitalearen eta Onkologikoaren inguruetan, eta elkarretaratzea egin dute azken zentro horren aurrean.

Onkologikoko 20 langileek kaleak garbitzeko sektoreko langileek baino %25 gutxiago kobratzen dute. Sektore hori erabat maskulinizatuta dago, eta Onkologikoko langileek baino 5.000 euro gehiago kobratzen dute urtean, garbikuntza zerbitzuak emateagatik.

Ilunion enpreasak ez du sindikatuekin negoziatu nahi izan, ezta Onkologikoak ere. Eta greba bezperan, langileekin deitutako bilera batean, argi eta garbi utzi dute ez dutela negoziatzeko inolako borondaterik. Errealitate horrekin, garbitzaileek inoiz baino indar handiagoarekin ekin diote grebari.

Era berean, Administrazio Publikoaren jarrera salatu nahi dute, langileen legezko ordezkariak aukerarik gabe utzi dituelako enpresarekin gutxieneko zerbitzuak antolatzeko. Grebaren bezperan iritsi zen gutxieneko zerbitzuen dekretua, eta administrazioak beste behin ere zaildu egin zuen grebarako langileen antolaketa.

Hurrengo egunei dagokienez, hau da aste honetarako aurreikusitako programazioa:

URTARRILAK 31, ASTEARTEA
11:00 Kontzentrazioa.
14:30 Protesta.

OTSAILAK 1, ASTEAZKENA
7:30 Manifestazioa.
11:00 Kontzentrazioa.

OTSAILAK 2, OSTEGUNA
11:00 Kontzentrazioa.

OTSAILAK 3, OSTIRALA
12:00 Manifestazioa (prentsarako adierazpenak).