ENVISER (GASTEIZ)
Lorezainek beste 2.506 sinadura eman dizkiote Udalari inplikazioa eskatzeko

Parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzeko Gasteizko Udalaren azpikontrata den Enviser-eko langileek greba mugagabea hasi zutenetik 5 hilabete eta erdi bete direnean, langileek beste 2.506 sinadura eman dituzte Udalak gatazkaren konponbidean benetan parte har dezan eskatzeko.
Parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzeko Gasteizko Udalaren azpikontrata den Enviser-eko langileek greba mugagabea hasi zutenetik 5 hilabete eta erdi bete direnean, langileek beste 2.506 sinadura eman dituzte Udalak gatazkaren konponbidean benetan parte har dezan eskatzeko. Orain dela hilabete pasatxo entregatu ziren 2.592 sinadurei 5.098 gehitu behar zaizkie.
Greban dauden langileek ere salatu dituzte enpresaren irizpidera guztiz zabaldutako eta gehiegizkoak diren gutxieneko zerbitzuak, Eusko Jaurlaritzak ezarritakoak, eta justifikaziorik gabe denboran luzatu direnak. Olarizuko zelaietan gertatutakoak horren adibide dira, enpresa pribatu batek greban zeuden langileen lana ordezkatu baitu.
Era berean, azken hilabeteotan herritarren aldetik eta beste kolektibo eta pertsona batzuen aldetik jasotako babesa eskertu dute. Artolazabal zinegotziari zuzendutako panfletoei dagokienez, sindikatuek argi utzi dute ez dutela horrelako ekintzen erantzukizunik, batzordeak ez baititu erabaki ez adostu, eta borroka sindikalean eta langileen eskaeretan fokua jartzea eskatu dute.
Para solicitar la implicación real del Ayuntamiento y de Enviser para alcanzar un acuerdo de fin de huelga, convocan una concentración el lunes, 15 de septiembre a las 19.30h en la rotonda de Esmaltaciones (c/ Heraclio Fournier).