ESTATALIZAZIOAREN AURKA
Mobilizazioak deitu dituzte EAEko ehungintzaren eta oinetakoen merkataritzan
Orduz geroztik, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko langileek zazpi greba egun egin dituzte euren probintzia hitzarmenak defendatzeko eta eskatzeko Estatuko hitzarmen honetatik kanpo utz ditzatela, hitzarmen horrek arriskuan jartzen baititu sektoreak grebei eta mobilizazioei esker lortutako hobekuntzak.
Uda baino lehen, ELAk harremanak izan zituen patronalarekin, eta EAEko langileak hitzarmen horretatik kanpo uzteko asmoa erakutsi bazuen ere, azken unean enpresak uzkur agertu ziren eta egoera blokeatu zuten. Horrek haserrea eragin du sektoreko langileengan: hitzarmenetik kanpo geratzea eta orain arte bezala probintziako hitzarmenak negoziatzen jarraitzeko bermea nahi dute. Horregatik, enpresa horien konpromiso faltaren aurrean, mobilizazioekin jarraitzea erabaki