EUSKALDUNA JAUREGIKO GARBIKUNTZA

Mobilizazioei ekin diete Bizkaiko Foru Aldundiko garbitzaileekin parekatu ditzaten

2025/05/12
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Garbialdi enpresak ez dutenez gatazka konpontzeko asmorik, langileek mobilizazioak egingo dituzte maiatzaren 15ean, 16an eta 17an. Era berean, ez dute baztertzen horiek areagotzea, ez badituzte aintzat hartzen euren aldarrikapenak.

 

Garbialdi enpresak azpikontratatutako langileek eskatu dute Bizkaiko Foru Aldundiko garbitzaileen lan-baldintza berberak aitortzea. Izan ere, Euskalduna Jauregiak eta zerbitzua ematen duen azpikontratatutako enpresak (Garbialdi, Bizkaiko Foru Aldundiaren mendeko zentroa) ez dituzte kolektibo horrentzat onartzen Bizkaiko Foru Aldundiko garbitzaileek dituzten soldata baldintza berberak.

ELAk proposatu zuen langile horiek sartzea Bizkaiko Foru Aldundiaren garbikuntza hitzarmenaren negoziazio mahaian, baina Aldundiak eta Garbialdik ezezkoa eman zuten.

Askotan eskatu zaio bilera bat Garbialdiri, baina enpresak uko egin dio langileekin esertzeari. Euskalduna Jauregiaren titulartasuna duen Bizkaiko Foru Aldundiari ere bilera eskatu diote, baina ez dute erantzunik jaso.