Bizkaiko bulegoak

Negoziazio kolektiboaren estatalizazioa salatu dute, Bilbon

2023/03/30
ELAk eta LABek deituta, Bizkaiko bulegoetako langileek elkarretaratzea egin dute Bilbon. Bertan salartu dute soldatak izoztuta dituztela orain dela hamar urte eta enpresak negoziazio kolketiboa Madrilera bideratu nahian dabilela, Bizkaiko hitzarmena indargabetuta dagoela aprobetxatuta. Bilboko Plaza Biribilean, Primark dendaren eskaileretan, egin den elkarretaratzean mobilizazioak iragarri dituzte: martxoaren 31n Legebiltzarrera joango dira alderdi politikoei irtenbideak eskatzera, eta apirilaren 27an manifestazioa egingo dute, Bilbon. Sindikatuek salatu dutenez, estatalizazioak helburu argia dauka: sektoreko lan baldintzak are gehiago prekarizatzea. ELAk eta LABek salatu dute CEBEK negoziazioa blokeatzen ari dela eta Eusko Jaurlaritza, horren jakitun, onartu egiten duela. “Arduragabekeria hutsa da Bizkaiko bigarren sektore handienari bizkarra ematea”, deitoratu dute.

Sektoreko 30.000 langileek 10 urte baino gehiago daramatzate hitzarmenik gabe eta soldatak izoztuta, erosahalmena galduta.