Custom Massevents (Innpala)

Palista profesionalak ELAren eskutik antolatu dira Innpalarekin hitzarmen bat negoziatzeko asmoz

2025/02/25
Besteak beste, laneko aldi bateko ezintasunen osagarria eta enpresak materialaren gastua bere gain hartzea eta oporraldia errespetatzea aldarrikatzen dute

ELAk bilera eskaera erregistratu du Custom Massevents (Innpala) enpresan, palako pilotari profesionalen lan baldintzak hobetuko dituen negoziazioari ekiteko asmoz. Kolektibo hau (Bilbon jokatzen duten 10 profesional) sindikalki antolatu da euren lan baldintzak hobetzeko eta sektoreko prekarietatea salatzeko. Hori dela eta, hitzarmen kolektibo baten negoziazioa aldarrikatu dute.

Plantillak, besteak beste, soldata hobekuntzak, pilotari guztientzako gutxieneko baldintzak, aldi baterako ezintasunak %100ean kobratzea, oporraldia errespetatzea, enpresak laneko materiala –palak, esaterako– ordaintzea, partidetan laguntza medikoa ematea, enpresak kilometraje edo parking gastuak ordaintzea... Azken finean, kirolari profesional horien jarduera hobetu eta duinduko duen esparru kolektiboa arautzea.

Helburu horretarako, pilotariek kolektiboki antolatzea erabaki dute, eta enpresari bilera bat eskatu diote negoziazioari ekiteko. Argi utzi dute negoziatzeko borondatea dutela eta euren lan egoerari irtenbidea bilatzeko asmoa dutela.

ELAk pilotari profesional hauen egoera prekarioa salatu du eta langileek antolatzeko hartutako erabakia babestu du. Prekarietateari aurre egiteko bide bakarra antolakuntza kolektiboa dela azpimarratu du ELAk, baita kirol profesionalean ere. Horregatik guztiagatik, ELAk bilera eskatu du Innpalarekin.