INNPALA

Greba eguna hitzarmenaren alde eta kaleratuak berriz kontratatzea exijitzeko

2025/03/21
Innpala enpresarekin lehen bilera egin ostean iritsi da greba, baina enpresak ez du negoziazio proposamenik aurkeztu, eta Ibai Perezen eta Iker Gordonen kontratuak luzatzea ere ez du onartu.

 

Gaur, martxoak 21, ez dira Mungiako Urrezko Pala Pro txapelketako partidak jokatuko. INNPALA enpresako langile guztiek bat egin dute lan-baldintzak hobetzeko eta bi pilotari kaleratzearen kontra deitutako grebarekin. Joan den hilean ELA sindikatuak bilera eskaera bat erregistratu zuen Custom Massevents enpresan (Innpala), palako pilotari profesionalen lan-baldintzak hobetuko zituen negoziazio bati ekiteko helburuarekin. Ordutik, ez da hurbilketarik egon CRLn egindako bilera batetik harago, zeinetara enpresa inolako proposamenik gabe aurkeztu den.

Plantillak, besteak beste, soldata hobekuntzak, pilotari guztientzako gutxieneko baldintzak, aldi baterako ezintasunak %100ean kobratzea, oporraldia errespetatzea, enpresak lan materiala –palak, esaterako– ordaintzea, partidetan laguntza medikoa ematea, enpresak kilometraje edo parking gastuak ordaintzea… eta kontratuak luzatzea lizitazio bukaera arte.

Hala ere, enpresatik ez zaie inolako erantzunik ematen aldarrikapen horiei, eta horregatik, palistek lehenengo greba eguna babestu dute, hilaren 26an, asteazkenean, CRLn egingo den bileran enpresak kolektiboari asebeteko dioten baldintza hobetuak eskain ditzan, bai eta kaleratutako bi palisten, Perezen eta Gordonen, berritzeak ere. Aurrerapausorik eman ezean, martxoaren 28an, Urrezko Pala Pro txapelketako azken-aurreko jardunaldian, bigarren greba eguna izango dute pilotariek.

Era berean, ELA sindikatuak pilotarien gutxieneko eskaerak erregistratu ditu Foru Aldundian, baita bilera egiteko eskaera formal bat ere, zerbitzuaren azken arduradunak planteatutako galderei erantzun diezaien.