Roximako langileak, Barakaldoko BM supermerkatuetako frankizia, BMn sartuko dira, greba mugagabe arrakastatsu bati esker

2022/10/13
ELAk deitutako greba mugagabeari esker, Roximak -Barakaldoko BM Supermerkatuetako frankizia- bertan behera utzi du irailaren 7an aurkeztutako Enplegu Erregulazio Espedientea (EEE). Espedienteak Barakaldoko dendari eta taldeko beste lau dendari eragingo zien. Zehazki, Amurrioko eta Laudioko dendei, eta Ugaoko eta Bilboko Alde Zaharrekoei. Orain, eta 10 lanpostuen defentsan hasitako borrokaren ondoren, ELAk aurreakordio bat lortu du, eta enpresak atzera egin du: ez du dendarik itxiko eta BM Taldeak hartuko ditu langileak, enpresa berriaren baldintzekin. Greba langile guztiek egin dute -sektore feminizatua da-, eta lan hobekuntzak eta soldata igoera handiak jasotzen dituen akordioa ekarri du.