ERREPIDEKO MERKANTZIEN GARRAIOA (GIPUZKOA)

Sektoreak mobilizazioak hasi ditu probintziako hitzarmenaren defentsan

2024/04/12
ELAk, sektoreko beste sindikatuekin batera, elkarretaratzea egin du GUITRANSen egoitzaren aurrean, Hitzarmen Probintziala negoziatzen hasteko eskatzeko. Gipuzkoako Salgaien Errepideko Garraioaren Hitzarmenak 15 urte daramatza negoziatu gabe. Guitransek, sektoreko patronal bakarrak, uko egin dio negoziazioari ekiteari.

ELAk Guitransen jarrera salatu du. Patronalak ukatu egin du Gipuzkoako negoziazioa, Madrilen garraio enpresentzako III. Akordio Orokorraren negoziazioan parte hartzen duen bitartean. Gipuzkoan lan egiten duten pertsonei beren lan-baldintzak negoziatzeko eta adosteko eskubidea ukatzen diete.