GIPUZKOAKO KOMISARIETAKO GARBIKUNTZA

Sektorean egindako bost greba egunek jarraipen oso handia izan dute

2023/11/21
Gipuzkoako Komisarietako garbitzaileek greba egin dute azaroaren 16tik 20ra. Jarraipena oso handia izan da, %75ekoa. ELAk deialdi honen irakurketa positiboa egiten du, eta argi du bost eguneko greba honen ostean langileak indarberrituta daudela negoziazio kolektiboari gogor ekiteko.

Garbialdi enpresak, oraingoz, ez du inolako mugimendurik egin. Esaterako, gaur gaurkoz ez du soldata igora proposamenik egin 2023rako. ELAren ustez jarrera hau onartezina da, are eta gehiago jakinda Eusko Jaurlaritzak kontratu berrirako 400.000 euro gehiago jarri behar dituela. Egoera honen aurrean, langileek argi dute mobilizatzen jarraituko dutela, eta ez dutela onartuko Garbialdi diru publikoz aberastea eurak baldintza prekario batzuekin uzten dituzten bitartean.