UPV/EHUk eta Hezkuntza Sailak azpikontratatutako garbitzaileen lehen lanuzte egunaren jarraipen zabala

2020/03/02
Lan hitzarmenaren defentsan EHUk eta hezkuntza sailak azpikontratatutako garbitzaileen kolektiboaren lehen greba egunaren jarraipena oso zabala izan da. ELA, CC OO, LAB eta ESK sindikatuek bost asteko grebara deitu dute sektorean. Greba horren bidez, langileek enpresak behartu nahi dituzte hitzarmena sinatu ahal izateko edukiak dituen negoziazio batera. Puntu nagusia da soldatak parekatzea Eusko Jaurlaritzako garbiketako langile propioekin alderatuta. Soldaten arteko aldea, gaur egun, %13tik gorakoa da. Bost urteko negoziazioaren ondoren enpresek mahaira joateari utzi diote, eta Euskal Administrazio Publikoak beste aldera begiratzen du.

Diskriminazioa ez da hor amaitzen, ez. Sektorearen %40k lanaldi partzialak ditu eta, beraz, baita soldata partzialak ere. Enpresek uko egiten diote lanaldiak handitzeko neurriak hartzeari, bakanteak betetzeko sistema berri bat ezarriz. Horrek, emakume hauek prekarietate mugagabe batera kondenatzea suposatzen du.

Gainera, lan kargak jasanezinak dira. Hezkuntza Saileko garbiketako langile propio batek, lan-karga askoz jota, 1.240 metrora mugatuta dute. Azpikontratatutako langileek 2.500 eta 2.800 metro bitartean garbitzen dituzte egunero. Ondorioz, langile asko dira karpoko tunela, epikondilitisa, tendinitisa sorbaldan, antsietatea, etab... pairatzen dutenak.

Hezkuntza Sailak eta EHUk, bere aldetik, zerbitzuak beherantz lizitatzen jarraitzen dute, eta kontratuak preziorik baxuenak eskaintzen dituzten enpresei esleitzen dizkiete. Ondoren, enpresa hauek adierazten dute haientzat oso zaila dela eskatzen dituzten eskariak beren gain hartzea, eta horrela, bost urte igaro dira.