EAE ANBULANTZIAK

Urtarrileko lehen greba egunak %90eko jarraipena izan du

2024/01/08
EAEko garraio sanitarioko langileen %90ek bat egin du urtarrileko grebaren lehen egunarekin. EAEko hiru hiriburuetan egindako elkarretaratzeetan, anbulantzietako langile azpikontratatuek berriz eskatu dute zuzeneko langileen baldintza berak izatea. ELAk oso positibotzat jo du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako grebaren jarraipena, "gehiegizko gutxieneko zerbitzuak" izan arren. Guztira, ELAk, LSB-USOk, LABek, UGTk, CCOOk eta ESK-k hamabost greba egun deitu dituzte osasun garraioko langile azpikontratatuen baldintzen homologazioa defendatzeko, patronalak ez baitu oraindik bilerarik deitu egoera desblokeatzeko.

Hauek dira EAEn datozen egunetarako aurreikusita dauden mobilizazioak:

Urtarrilak 12 (Bilbo)

11:00. Elkarretaratzea Osakidetzako kristalezko eraikinean (Errekalde zumarkalea, Bilbo).
11:30. Manifestazioa Osakidetzatik Eusko Jaurlaritzara (Kale Nagusia 85, Bilbo).

Urtarrilak 15 (Bizkaia/Araba)

11:00. Elkarreratzea Gurutzetako Ospitalean, Barakaldon.
11:00 Elkarretaratzea Gasteizko Santiago Ospitalean

Urtarrilak 18 (Bilbo)


11:00. Kontzentrazioa Eusko Jaurlaritzan (Kale Nagusia 85, Bilbo)
11:30. Manifestazioa Eusko Jaurlaritzatik Osakidetzaraino (Errekalde zumarkalea, 39)