BIZKAIKO BULEGOAK

Langileek hitzarmena berreskuratzea exijitu dute, 13 urteren ondoren

2026/05/15 Zerbitzuak Eskumaldea Gernika-Durango Ezkerraldea-Kadagua Bilbo Ibaizabal-Nerbioi
Langileek hitzarmena berreskuratzea exijitu dute, 13 urteren ondoren
Bizkaiko Bulegoen sektoreko langileek mobilizazioa egin dute Bilbon hitzarmen kolektiboa berreskuratzeko eskatzeko. Sektoreak 30.000 langile baino gehiago biltzen ditu, eta 13 urte daramatza hitzarmena berritu gabe.

ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek elkarretaratzea deitu dute LHKren aurrean, Bizkaiko Bulego eta Langelen Hitzarmen Kolektiboaren negoziazio mahaiko seigarren bilerarekin batera, sektoreko lan baldintzak defendatzeko. Orain arte, sindikatuek euren aldarrikapen plataforma aurkeztu dute; patronalak, berriz, gutxieneko proposamen bat baino ez du egin, eta sindikatuen ustez guztiz eskasa da.