Etxe laguntzako langileek 800 euroko soldatak jasotzen dituzte

2015/12/15
Etxe laguntzako langileek 800 euroko soldatak jasotzen dituzte
Etxekideko langileak gaur goizean enpresaren egoitzaren aurrean elkarretaratu dira Bilbon lan baldintza hobetzeko negoziazioa aldarrikatzeko. Izan ere, etxe laguntzako langileok, batez-beste, 800 euroko soldatak jasotzen dituzte hilero, eta zuzendaritzak baldintza negargarriak inposatu dizkie. Esaterako, ez da betetzen lan egutegia eta atseden egunetan lan egitera behartzen ditu.

ETXEKIDEk bultzatzen duen prekarietateari buruzko informazio gehiago prekarietatearen aurkako kanpainaren blogean.