Maiatzaren Lehena: Hitzordua Bilbon eta Iruñean
Iaz berritasuna izan zen Bilbon zerbitzatutako herri-bazkari handi bat, bertoko produktu ekologikoekin -elikadura-burujabetzaren aldeko apustua eginez-; aurten, berriz, estrainekoz deialdi bikoitza dugu, Bilbon eta Iruñean.
Eustakio Uranga antolakuntza arduradunak azaldu duenez, “sindikatuak ezin zuen alde batera utzi Nafarroak bizi duen une politikoa, ezta ELAren ahalegina ere gizarte-politika gobernu berriaren lehentasun izan dadin. Gure presentzia nabaritzea nahi genuen, eta egunero hartzen dugun lekua Maiatzaren Lehenez ere bete”. Gainera, lehenengo aldiz ELAk %22a gainditu du hauteskunde sindikaletan; afiliazioan ere emaitzak oso onak dira, eta antolakuntza lana indartzeko aukera handia dago.
Baina Bilbon ere badago manifestaziorako arrazoirik: “EAEko administrazioen politika antisozialak salatu behar ditugu”, dio Urangak.
Bilbo
11.45 Mitina: Jesusen Bihotza
12.15 Manifestazioa Plaza Zirkularreraino
14:30 Bazkaria Areatzako karpan, bertoko produktu ekologikoekin.
Iruñea
11.30 ELA sindikatuaren manifestazioa, Gurutze plazatik Udaletxeko plazaraino
14.15 Bazkaria Txantreako jaietan (Bernart Etxepare ikastetxean)
16.00-20.00 Puzgarriak txikientza
16.30 Antzerkia / Performance.
“Las desventuras de Juan Prekario”
17.30-20.00 ROCK 'N' PREKARIO 1200eurotikgora
Muxutrock, Nekez, Khous taldeekin