Maiatzaren Lehena: Hitzordua Bilbon eta Iruñean

2016/04/29
Maiatzaren Lehena: Hitzordua Bilbon eta Iruñean
ELAk aurtengo Maiatzaren Lehena Iruñean eta Bilbon ospatuko du, honako leloarekin: “Gehiago balio dugu. Con reformas y convenios estatales, más precariedad y pobreza”.

Iaz berritasuna izan zen Bilbon zerbitzatutako herri-bazkari handi bat, bertoko produktu ekologikoekin -elikadura-burujabetzaren aldeko apustua eginez-; aurten, berriz, estrainekoz deialdi bikoitza dugu, Bilbon eta Iruñean.

Eustakio Uranga antolakuntza arduradunak azaldu duenez, sindikatuak ezin zuen alde batera utzi Nafarroak bizi duen une politikoa, ezta ELAren ahalegina ere gizarte-politika gobernu berriaren lehentasun izan dadin. Gure presentzia nabaritzea nahi genuen, eta egunero hartzen dugun lekua Maiatzaren Lehenez ere bete”. Gainera, lehenengo aldiz ELAk %22a gainditu du hauteskunde sindikaletan; afiliazioan ere emaitzak oso onak dira, eta antolakuntza lana indartzeko aukera handia dago.

Baina Bilbon ere badago manifestaziorako arrazoirik: EAEko administrazioen politika antisozialak salatu behar ditugu”, dio Urangak.

Bilbo

11.45 Mitina: Jesusen Bihotza

12.15 Manifestazioa Plaza Zirkularreraino

14:30 Bazkaria Areatzako karpan, bertoko produktu ekologikoekin.

Iruñea

11.30 ELA sindikatuaren manifestazioa, Gurutze plazatik Udaletxeko plazaraino


14.15 Bazkaria Txantreako jaietan (Bernart Etxepare ikastetxean)

16.00-20.00 Puzgarriak txikientza

16.30 Antzerkia / Performance.
“Las desventuras de Juan Prekario”

17.30-20.00 ROCK 'N' PREKARIO 1200eurotikgora
Muxutrock, Nekez, Khous taldeekin