ELAk Bardeetako eremu militarra ixtea eskatzen du

2012/05/31
ELA sindikatuak berretsi egin du arten ere (25 edizioak betetzen diren honetan) igande honetan Bardeetan gauzatuko den Eremu Militarraren aurkako martxaren aldeko apostua.

 

Aldarrikapen honetan parte hartzeko deia luzatzen du ELAk, Erribera eta Nafarroa osoko gainontzeko sindikatu eta mugimendu sozialekin batera.

Poligonoaren Aurkako Asanbladak gogora ekartzen duen bezala, “entrenamendu militarrentzako xahutzen den dirua irakaskuntza, osasuna eta behar sozialetara bideratu beharko litzateke”. Ongizate estatua desegitearen eta krisialdiaren bolada honetan, bakea eta osasun eskubideak defendatu behar ditugu: ordaindu dugun dirua gerra egiteko baino helburu hobeetan erabili behar da”.