Asanbladak baztertu du UGTk eta CCOOk enpresarekin lortutako aurreakordioa
Petronorreko langileek, irailaren 25etik greba mugagabean, batzar batean bozkatu dute CCOOk eta UGTk enpresako zuzendaritzarekin lortutako aurreakordioa baloratzeko. Guztira, 333 lagunek bozkatu dute aurreakordioaren aurka, eta 84k, berriz, babestu egin dute. Horrela, langileen gehiengoak testu horren aurkako jarrera adierazi du, lan baldintzetan atzerapausoa suposatzen duelako. ELAk dio emaitzak erakusten duela langileria nazkatuta dagoela.
Lehenengo momentutik, ELAko atal sindikala akordioaren aurka da agertu da Petronorren historikoki defendatzen ari den jarrerarekin bat eginez. Sindikatuaren ustez, aurreakordioak lan baldintzak okertu besterik ez ditu egiten. Enpresak urtero milioi askoko irabaziak pilatzen ditu, baina langileen lan eta osasun baldintzak okertzen ari dira, salatu du.
ELAk Petronorreko langileekin duen konpromisoa berresten du eta prekaritatearen aurkako borrokari eutsiko dio, langile guztientzako baldintza duinak eta bidezkoak bermatuko dituen akordio bat defendatuz.