Pesa-Bizkaia hitzarmena sinatu da, batzar orokorrak berretsi ostean
2013/05/14
ELA (5 batzordekide) eta LAB (batzordekide 1) sindikatuek PESA Bizkaia enpresaren hitzarmena sinatuko dute. Lan-erreformaren aurkako klausulak eta KPIren araberako igoerak jasotzen ditu.
Sindikatu biek aurre-akordioa sinatzearen aldeko proposamena eraman zuten atzo batzar orokorretara, eta haietan sinatzea erabaki zuten aho batez.
Hitzarmenaren eraginpean 200dik gora langile daude, eta hona hemen puntu nagusiak:
-
Lan-erreformaren aurkako klausulak: hitzarmenaren aurrera-eragin mugagabea, patronalari aukera kendu hitzarmena bete gabe uzteko, eta beste blindaje batzuk..
- KPIren araberako igoerak, langileen eroste-ahalmenari eustearren.
Sindikatu sinatzaileek oso ontzat jo dute hitzarmena, eta egindako batzarretan iritzi bera islatu da, sinatzearen aldeko proposamena aho batez berretsi baita.