Muñoz: “Benetako krisi politiko bat eragiteko unea iritsi da; Rajoyk agintzen duena ez da bete behar”

2012/04/12
Muñoz: “Benetako krisi politiko bat eragiteko unea iritsi da; Rajoyk agintzen duena ez da bete behar”
400 bat ordezkarik hartu dute parte Gasteizen Espainiako Gobernuaren ordezkaritza aurrean izan den bilkura batean, Rajoyren gobernuak erabakitako murrizketak salatzeko. Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak “premiazko egoera soziala” bizi dugula esan du.

 

Egoera honetan,agintari politikoei eskatu die espainiar gobernuburuak gizarte-gaietan eta enpleguari dagokionez iragarri dituen murrizketak ez ditzatela onartu.

ELAko idazkari nagusiak esan duenez, “Rajoyren aginduekin bat ez datozenak kontsekuente izan eta krisi politiko bat eragin behar dute. Hori da sinesgarri izateko bide bakarra. Ez du balio ezetz esan eta gero men egitea, Madrildik oinarri-legea ezartzen delako aitzakiaz bete beharrekoa omen delako”.

Muñozek esan du “premiazko egoera sozial” egoera bizi dugula, eta erreforma laboralak Euskal Herrian pobrezia gehitzea ekarriko duela: “Datozen hiletan langabe kopuruak gora egingo du, eta klase politikoak ez du erantzuten. Bruselak eta Madrilek dioena bete beharrekoa dela esanez jarraituz gero, kolapso ekonomikora goaz”.

ELAko idazkari nagusiak adierazi du Lan eta Negoziazio Kolektiborako erreformek soldaten aurkako neurriak jasotzen dituzte. Era berean, sektoreko negoziazioak ez du lotzen.

“”Ezin digu irteera birtualekin denbora galdu. Lantegien sindikalizazioa beste biderik ez dugu erreforma basati honi aurre egiteko. Indarra erakusten dugun eran lortuko ditugu gure helburuak”

Bestalde, Igor Eizagirre Gizalan federazioko idazkari nagusiak esan du lanaldia asteko 37,5 ordura luzatzea arlo publikoko enpleguaren kaltetan izango dela. Era berean, hemen sinatutako akordioak betetzea eskatu du.

ELA eta Galiziako CIG sindikatuek egun bera aukeratu dute lan erreformaren aurkako ekitaldia egiteko.

Irakurri aldarrikapena