Nafarroako Hezkuntza Departamentuak debekatu dituen liburuen erakusketa
2015/01/27
ELAko Hezkuntza arloko ordezkariek “Censura e Hipocresía (los materiales prohibidos)” izenburua duen erakusketa antolatu dute. Aipatu erakusketa urtarrilaren 27tik otsailaren 1era bitartean izango da.
Bertan, Iribasek zuzendutako Nafarroako Hezkuntza Departamentuak debekatu dituen liburu eta materialak ikusi ahalko dira. Agerian geldituko da UPN eta PSN hipokresiaz jokatzen dutela, bere garaian bultzatzen zutena orain jazarten dutelako.