Mutualitateei buruzko Legearen kontrako jarrera adierazi du ELAk eta EAJren babesa salatzen du
Por otro lado, estos cambios se plantean como herramientas para rescatar de la situación de quiebra en la que están inmersas muchas mutuas, pagando con recursos públicos "sus excesos".
ERREFORMAREN EDUKI NAGUSIAK
Hona hemen zein liratekeen erreformaren eduki nagusiak:
1.-Mutuen izena aldatu da: "Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduten Mutua Kolaboratzaileak" izatera igaro dira.
2.- Zuzendari-gerenteen eta medikuen soldatetan aldaketak jasotzen dira. Era berean, mutualitateen kontrol eta jarraipen batzordeetan eragile sozialen parte-hartzea arautzen du.
3.- Mutualitateei ondare historikoan dituzten higiezinak merkatu-prezioetan alokatzeko baimena ematen zaie.
4.- Mutualitateei atxikitutako enpresen BONUS delakoaren zati bat jasotzeko aukera ematen zaie.
5.- Mutualitateek 2015eko ekainaren 30 arteko epea izango dutela haiek berek eratutako prebentzio zerbitzuetan duten partaidetzaren % 100 saltzeko.
6.- Ez dugu ahaztu behar 625/2014 Errege Dekretuak onartutako aldaketak 2014ko irailaren 1ean sartu zirela indarrean (lehenengo urtean zehar Aldi baterako Ezintasun prozesuan lehen kudeaketa eta kontrol prozesuei buruzkoak). Onartutako Legeak aldaketa hauek ontzat ematen ditu.
EDUKIEN GAINEKO BALORAZIOA
ELAk onartutako legearen balorazio ezkorra egiten du, ondorengo arrazoiengatik:
1.- Erreforma honek are gehiago zabaldu du mutuen ekintza-eremua eta urrats bat gehiago da osasun sistema publikoa pribatizatzeko bidean. Absentismo mailak kontrolatzearen aitzakiapean, langileen baja guztien kudeaketa sistema publikotik mutuen sistemara bideratzen ari da (gogoratu mutuak entitate pribatuak direla).
2.-Mutuen boterea handitu da gaixotasun arruntek eragindako bajen kudeaketan. Tresna gehiago izango dituzte eskura aipatutako bajak lehen egunetik bertatik laburtzen saiatzeko: osasun zerbitzu publikoek hasieratik beretik emango diete mutuei bajaren berri; mutuek langilea osasun azterketa egitera deitu ahalko dute, eta langileak derrigorrez joan beharko du, prestazioa galdu nahi ez badu edo alta medikorako proposamenak egin ahalko dizkiete osasun zerbitzu publikoei, besteak beste.
3.- Osakidetzako eta Osasunbideko medikuen profesionaltasuna jarri da zalantzan. Praktikan, mutuek gainbegiratuko dute sistema publikoko medikuen lana; medikuak presio handi baten mendean arituko dira, alta-proposamenei ahalik eta eperik laburrenean erantzun diezaioten; orain, gainera, ezarritako murrizketen ondorioz, medikuen lan karga nabarmen handitu da.
4.- Langileek babes txikiagoa izango dute mutuen gehiegikerien aurrean. Entitate horiek irizpide ekonomizista hutsen arabera dihardute legez gomendatu zaien funtzio publikoaren aurrean, hots, enpresa elkartuetako langileen lan osasuna zaintzea. Azken batean, langileen osasunean eragin kaltegarria izango du.
5.- Erreforma honen bidez, patronalari botere handiagoa eman zaio. Ez dugu ahaztu behar mutuak entitate patronalak direla eta patronalari atxikitako enpresek kudeatzen dituztela, ezta mutuetako zuzendaritza taldeak enpresa munduak izendatzen dituela ere. Horregatik daude enpresaburuekin elkar hartuta kasuan kasuko araudia interpretatu eta aplikatzerakoan, hartzen diren erabaki guztietan.
Horren adibide garbia Lujua jaunaren figura da, Confesbask-eko presidentea baita eta, aldi berean, Mutualia-ko kudeatzailea, hau da, EAEko mutua nagusia.
6,- Diru publikoa erabiliko da mutualitate askoren egoera ekonomiko negargarria ordaintzeko. Funtzionamendua hobetzeko aitzakiarekin, kudeaketa oker edo mutualitate batzuetan ustelkeri delitu kasuengatik hondamendi egoeran dauden mutualitate askoren ezkutuko erreskatea egingo da.
7.- Ez dira nahikoak mutuen kontrola arautzeko proposatu diren neurriak.
ELAren PROPOSAMENA
Horrenbestez, aurreko guztia kontuan harturik:
1.- ELAk berresten du erabat dagoela erreforma berri honen edukiaren aurka eta erreforma erretiratzea exijitzen du.
2,- Erabat larria da EAJko Lege honi eman dion babesa. Mutualitateen egoera ez dela hain larria esanik, azken baten osasun sistema publikoaren pribatizazio prozesuarekin bat egiten du. Oso larria da hau.
3.- ELAk dei egin die EAEko eta Nafarroako Gobernuei behar diren politika publikoak gara ditzaten, zertarako eta
-
osasun sistema publiko eta integrala defenditzeko (Osakidetza eta Osasunbidea), osasunarentzako kalteak prebenitu eta konpontzea kontuan hartuko duena, hala lanean nola lanetik kanpo, eta lana duen pertsona eta lana ez duena modu berean babestuko dituena.
-
Mutualitateekin elkarlanean ez aritzeko, horrela soilik bermatuko baita irizpide ekonomizisten gainetik hiritarren osasuna babestea.
-
gure lurraldean diharduten mutuak behar bezala kontrolatzeko.
-
Hego Euskal Herrian diharduten mutuen diruen soberakinak zuzenean hona etortzea eskatzeko, diru hori zertara bideratu gure esparruan erabaki ahal izate aldera.
-
Gizarte Segurantzaren erabateko eskumena bermatuko duen babes sozialerako euskal esparrua exijitzea eta garatzea, Estatuko Gizarte Segurantzak euskal sistema publikoan egin dezakeen esku hartzea saihesteko.
3.- ELAk negoziazio kolektibora eramaten jarraituko du gertakizun arruntak osasun sistema publikoan mantentzea edo hartara itzultzea.