Abenduaren 18an greba Bizkaiko kontserba sektorean
Rajoyren 2012ko otsaileko lan erreformak gure lan baldintzak nahi duten moduan aldatzeko aukera ematen die enpresei . Pasa den urteko otsailetik aurrera sektoreko hitzarmenak ez dira bete beharreko gutxienekoa eta enpresa hitzarmenei lehentasuna ematen zaie ( 84.2 ET).
Lan erreformaren ondorioz uztailaren 7an ultraktibidadea galdu zen eta horrek urtetan zehar irababazitako lan baldintzen hobekuntzak galtzera eramaten gaitu. Horregitik, LABekin batera, demanda jarri dugu gure 2002 eta 2003ko sektoreko hitzarmenaren ultraktibidadea defendatzeko, hitzarmen horren 4. artikuluak zera dio: “una vez denunciado(...) hasta tanto no se firme un nuevo convenio subsistirá el mismo en todo su contenido”.
Momentu garrantzitsu honetan gogor erantzun behar dugula uste du ELAk. Horregaitik Bizkaiko kontserbatako sektoreko langileak egun bateko greba egitera deitzen ditugu, egun hori abenduaren 18a izango da.
Lan erreformaren nondik norakoak ezagututa, enpresako negoziaketa da gure borrokarako tresna eta enpresa hitzarmena langileontzak berme bakarra. Egoera honelakoa izanda hurrengoa zehaztu nahi dugu:
-
Bizkaiko Kontserbetako sektorean abenduaren 18an greba egiteko deialdia erregistratu da.
-
Deialdi honek bi helburu ditu: Sektoreko hitzarmenetan patronalak mantentzen duen jarrera itxia aldaraztea eta Rajoyren erreforma gure enpresatatik kanpo ustea blindaje klausulak dituzten enpresa hitzarmenen bitartez.
-
Gure lantegietan langileak antolatzea da gure lan bardintzak bermatzeko bide bakarra.
Sektoreko eztabaida eginda, antolatuta dauden enpresak bakarrik egin ahal izango diote aurre patronalen erasoei. Abenduaren 18an erronka haundia daukagu: Rajoyren erreforma eta Estatu mailako “conservas, semiconservas, ahumados, cocidos, secados, elaborados, salazones, aceite y harina de pescados y mariscos” hitzarmena gure enpresatatik kanpo ustea blindaje klausulak dituzten enpresa hitzarmenen bitartez.