BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Langileak mobilizatu dira hitzarmena berritzeko eta telelanaren alde
2026/06/17 Udal / Foru Bilbo
Ehunka langilek Bilbon elkarretaratzea egin dute bi orduko lanuztearen ondoren, lan baldintzak hobetzea eta erosahalmena berreskuratzea eskatzeko
Bizkaiko Foru Aldundiko ehunka langilek mobilizazioak egin dituzte gaur Bilbon, 2019tik eguneratu gabe dagoen lan hitzarmena berritzea eskatzeko. Aldarrikapen nagusien artean daude azken urteetan galdutako erosahalmena berreskuratzea eta telelan eredu egoki baten ezarpena.
ELAk mobilizazio hauek babesten ditu, uste baitu kalean egiten den presioa beharrezkoa dela azken sei urteetan blokeatuta dagoen negoziazioa desblokeatzeko, eta langileei dei egiten die mobilizazio dinamikarekin jarraitzeko, negoziazio mahaian aurrerapausoak lortu arte.