Mila ordezkari baino gehiago negoziazio kolektiboaren antolakuntzan
Ekitaldi honetan, besteak beste, Joseba Villarreal, negoziazio kolektiboko arduradunak eta Adolfo Muñoz “txiki”, idazkari nagusiak hartu dute parte.
Villarrealen esanetan, “negoziazio kolektiboaren erreformak eszenatoki berri batean jartzen gaitu. Orain arte ezagututakoak ez du balio, hazkaz gora jarri digute negoziazio kolektiboa”. “Lan erreformaren helburu nagusia lan kostuak murriztea da: soldaten aurkako eraso bortitza da”.
Egoera honen aurrean, “sindikazioa inoiz baino garrantzitsua izango da. Enpresetan antolatuz, defentsa kolektiboa garatzea oinarrizkoa izango da”.
Villarrealen iritziz, “afiliazioa hedatzea ezinbestekoa da”. “Erreforma enpresetan ez sartzeko berme osoa eskaintzen digun tresna bakarra enpresa hitzarmenak dira”, gaineratu du.
Muñozek, bere aldetik adierazi zuen patronala pozarren dagoela oihaneko legera itzultzenarekin.”Pairatzen dugun egoerari aurre egiteko formula bakarra sindikalizazioa da, baina ez da erraza, langabezia maila altuak beldurra eta zalantzak eragiten baitizkio langile klaseari”.
Egoera soziolaboralaren azterketa azkar bat egin eta laster murrizketa zein erreforma gehiago izango dela iragarri eta gero, ELAko idazkari nagusiak salatu zuen botere politikoarentzat auzi soziala ez dela lehentasuna, eta “sindikatua bigarren mailako” zerbait dela, bere interesen menpean egon behar dena.
Eguneko gai nagusia genuen negoziazio kolektiboari helduz, Txikik esan zuen erreformaren ondorioak “izugarriak” izango direla; erreforma hau -salatu zuen- patronalaren neurrira egin dute, soldatak jaitsi eta jarduera sindikaleko tresnak eta ahalmenari eraso egiteko. ELAko idazkari nagusiak ohartarazi zuen patronala pozarren dagoela oihaneko legera itzultzearekin, eta “guk horretara behartu ezean” ez diela uko egingo legeak eskaintzen dizkion tresnei.
Txikik berriro esan zuen pairatzen dugun egoerari erantzuteko modua sindikalizazioa dela, gehiago afiliatzea alegia, antolakuntza eta borroka. Formula hau ezin da saihestu, eta arrakasta ziur ekarriko du, baina ez da erraza, langabezia maila altuak beldurra eta zalantzak eragiten baitizkio langile-klaseari.
Manifestazioa San Mames Barria futbol zelaia eraikitzen ari den tokian amaitu da. Hemen eraikuntzako ehunen bat beharginak esplotatuta ari dira lanean: abusuzko lanaldiak (egunero 10 eta are 12 orduraino) baita larunbatean. Hau aski ez eta soldatak ere Bizkaiko Eraikuntzako hitzarmenean jasotako baldintzetatik askoz beherago daude: orduko 7,50 euro (aparteko pagak eta oporrak barne).