LANGABEZIA DATUAK (SEPE)

Prekaritatea gorantz: kontratuen behin-behinekotasuna %79ra igo da apirilean

Prekaritatea gorantz: kontratuen behin-behinekotasuna %79ra igo da apirilean
Enplegu Zerbitzu Publikoak argitaratutako datuen arabera, langabeziak behera egin du Aste Santuko behin behineko kontratuen ondorioz.

Apirila hilabete ona izan ohi da enpleguari dagokionez, Aste Santuaren urtaroko eraginari esker. Aurten, 833 langabe gutxiago daude Nafarroan, aurreko ekitaldiko kopurua baino dexente txikiagoa. Murrizketa hori zerbitzuen sektorean kontzentratu da bereziki (-679 pertsona), hain zuzen ere behin-behinekotasunak eta prekaritateak gehien eragiten dion sektorean.

Emakumeen kasuan, apirilean 486 langabe gutxiago egon arren, emakume langabeen ehunekoa guztizkoaren %62an mantendu da. Horrek esan nahi du gizonak baino 7.097 emakume gehiago daudela langabezian, eta horrek agerian uzten du oraindik ere genero-desberdintasuna dagoela enplegua lortzeari dagokionez. Gazteen kolektiboak ere hobekuntza txiki bat izan du, 280 langabe gutxiagorekin. Hala ere, gazte langabeen kopuruan ez da bilakaera positiborik ikusten, iazkoaren zifra berdina baita oraindik.

Langabezia-tasa %8,5ekoa da, baina Europako batez bestekoaren oso gainetik jarraitzen du, martxoan %6koa izan baitzen.

Apirilean egindako kontratuek aurreko hilabeteetako ezaugarri berak izaten jarraitzen dute: prekarioak eta aldi baterakoak. Espainiako ministerioak emandako datuen arabera, sinatutako kontratuen %79 aldi baterakoak izan dira, hau da, apirilean sinatutako bost kontratutik lau aldi baterakoak izan dira.

Horrela, datuek berresten dute langabeziaren jaitsiera enplegu prekarioan eta urtarokoan oinarritzen dela, sakoneko eraldaketarik gabe. Ziurgabetasun ekonomikoko eta aurreikuspen ez oso oparoko testuinguru batean, premiazkoa da antolaketa eta gizarte-mobilizazioa indartzea, lan-baldintza duinak eta egonkorrak eskatzeko.