etxebizitza dekretuak

EAJk espekulatzaile eta errentarien defendatzaile handienetako bat dela berretsi du

2026/11/12
EAJk espekulatzaile eta errentarien defendatzaile handienetako bat dela berretsi du
ELAk dio etxebizitzaren dekretuaren aurka bozkatuta, Estebanen alderdiak bizkarra ematen diola gehiengo sozialari eta maizterrak baztertzen dituela.

ELAk egiaztatu duenez, Diputatuen Kongresuko etxebizitza dekretu baten aurkako botoarekin, EAJ espekulatzaile eta errentarien defendatzaile handienetako bat da, PP, Vox, UPN eta Juntsekin batera. Ildo horretan, ELAk salatu du atzoko greba orokorraren ondoren, EAJk gehiengo sozialari bizkarra ematea eta maizterrak bazterrean uztea erabaki duela.

Nolanahi ere, ELAk azpimarratu du aurkeztutako dekretuak partzialak direla eta ez direla nahikoak. Mitxel Lakuntzak eta Amaia Muñoak gaur Bilbon egindako agerraldian ohartarazi dutenez, "Pradales eta Chiviteren gobernuek, foru aldundiek eta udalek ezin dute ezer gertatu ez balitz bezala jokatu; gehiengo sozialaren aldarrikapenak entzuteko eta premiazko neurriak hartzeko ardura dute".