ELAk kezka adierazi du espetxeen transferentzian langileen lan-baldintzak zehaztu gabe daudelako

2021/03/03
Kexka horren berri eman die Beatriz Artolazal eta Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Gobernantza sailburuei, hurrenez hurren, baita EAEko Administrazio Publikoaren Mahai Orokorrari ere.

ELA kezkatuta agertu da, espetxeen transferentziei dagokienez, langileen lan-baldintzak zehaztu ez direlako. Hala jakinarazi zien Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Gobernantza sailburuei, Beatriz Artolazali eta Olatz Garamendiri, hurrenez hurren. Horren harira, sindikatuen partaidetzarekin batzorde bat sortzeko eskatu zien, gizatasuna eta bergizarteratzea oinarri izango dituen espetxe eredu berri batez hausnartzeko eta berau diseinatzeko, langileen eta hauen lan-baldintzen defentsa azpimarratuz. Eskaerak, ordea, ez du erantzunik jaso.