Soldatak nabarmenki behera egin dute Nafarroan

2014/04/25
Soldatak nabarmenki behera egin dute Nafarroan
ELAk salatu du gaur goizean Iruñean UGT eta CCOOk sinatzen dituzten hitzarmenak inaplikazioa eta soldaten beherakada ekartzen dutela."Hemen ezarri nahi duten eredua Espainian garatutakoa da; porrot egin duen eredu bat, alegia".

Datu ofizialek diote azaldu dute. INE Espainiako Estatistika erakundea ere bat dator. Soldatak azken urteotan gehien jaisten diren estatuko beste komunitateen artean, Nafarroakoa dago. Patronalak doikuntza soldaten bidez baino ez dute egin nahi bere etekinak handitzeko eta UGT eta CCOOk bidea erraztea erabaki dute. Euskadiko Erkidego Autonoman, ELAk gehiengoa duen eremuan, soldatak inon baino gehiago igo dira.

Mitxel Lakuntza, Nafarroako arduradunak eta Iñaki Zabaleta, ikerketa bulegoko kideak adierazi dute lehiakortasuna hobetzeko aitzakiaz aberastasunaren banaketa erabat aldatu nahi dela enpresa eta kapital-errenten mesedetan, azaldu dute. "Honen aurka lantokietako antolakuntza sindikala funtsekoa da eta erronka antolakuntzan dago".

Egoera honen aurrean, "Soldata dirua baino gehiago da – Luchar por el salario es luchar por el empleo" lemapean kanpaina jarri duela martxan ELAk gogoratu dute.

Hemen ezarri nahi duten eredua Espainian garatutakoa da; porrot egin duen eredu bat, alegia. Ezertarako balio ez duten akordioak: Negoziazio kolektibokoa, 2011ko azaroan, edota ultraaktibitateari buruzkoa, 2013ko uztailean. Sinatzaileak: CCOO, UGT, CEOE eta CEPYME. INEk egiaztatu duen moduan, akordio haiek ez dute saihestu soldatak estatu mailan EAEn baino askoz gehiago jaisterik.