ELAk lan erreforma arbuiatu du Espainiako Kongresuan
2012/03/15
ELA eta CIG sindikatuetako ordezkaritza bat, Adolfo Muñoz eta Xesus Xeiso idazkari nagusiak buru zirelarik, Espainiako Kongresuan izan dira. Helburua PPk berriki onartu duen lan eta negoziazio kolektiboaren erreforma salatzea eta martxoaren 29rako deitutako greba orokorra defendatzea izan da.
Bilerara PSOE, IU – Izquierda Plural, CiU, Amaiur, Geroa Bai, BNG, Coalicion Canaria eta Compriseko ordezkariak joan dira.