Lanuzteak izango dira abenduaren 23an Bizkaiko janari dendetan

2015/12/18
Lanuzteak izango dira abenduaren 23an Bizkaiko janari dendetan
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abenduaren 23rako Bizkaiko janari dendetan lan hitzarmenaren alde. Lanuzteak bi ordutakoak izango dira lanaldi bakoitzean: arratsaldeko 14etan eta dendak itxi baino bi ordu lehenenago. Enpresariek antzinakotasun plusa kendu nahi diete alor honetako langileei eta, negoziazio mahaietan ez dute soldata igoerarik proposatu. Gaur elkarretaratzeak egin dira hainbat denden aurrean.