OSAKIDETZA

Manifestazioa Etengabeko Arreta Guneen (EAG) egoera salatzeko

Manifestazioa Etengabeko Arreta Guneen (EAG) egoera salatzeko
Osakidetzak eta Barrualde Galdakaoko ESIak entzungor egin diete herritarrek eta profesionalek deitutako manifestazioei, beren EAGen kudeaketa txarragatik; izan ere, ez die baliabide nahikorik ematen, eta talde osoak barne hartzen ez dituen Kontingentzia Plan bat aplikatu nahi die.

Osakidetzak PACetan aplikatzen ari den murrizketak salatzeko manifestazioa egin du ELAk gaur beste sindikatu batzuekin Basauriko Udaletxetik. Etengabeko Arreta Guneak ixten ari dira, eta konkretuki ESI Barrualde-Galdakaon, medikurik gabe irekitzea aurreikusten duen plangintza bat abian dago.

Osakidetzak egindako Kontingentzia Plana aplikatuz gero, EAGak behar baino baliabide gutxiagorekin irekitzea sendotuko litzateke, hau da, murrizketa bat finkatuko litzateke. Planteamendu hori bereziki larria da, kontuan hartzen badugu 2022an ESIko zentroek 241.806 kontsulta baino gehiago artatu zituztela; horietatik 136.844 kontsulta medikoak izan ziren eta 104.962 erizaintzako kontsultak baino gehiago.

Egoera hori Sagarduik aurreratu zuen 2022an; izan ere, Osakidetzaren etorkizunaz hitz egitean, azaldu zuen erizainek artatutako zentroak izango ditugula, eta herritarrek joan-etorriak egin beharko lituzketela arreta jasotzeko. Bada, errealitate hori iritsi da.

ELA Kontingentzia Plan horren aurka dago, medikuen, erizainen eta zeladoreen lan-baldintzak prekarizatzen dituelako, eta Etengabeko Arretako Puntuetan baliabide guztien egonkortasuna bermatzeko beharrezko neurri guztiak hartzea eskatzen dugu.