zubietako espetxea

ELAk salatu du muturreko tenperatura pairatzen ari direla kartzelan

2026/06/26
ELAk salatu du muturreko tenperatura pairatzen ari direla kartzelan
Egitura akatsak, higiene falta eta administrazioaren kontrol eza ere salatu ditu.

ELAk salaketa formala erregistratu du Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuan eta Espetxe Zerbitzuen Zuzendaritzan, Zubietako Espetxean eta bertako Gizarteratze Zentroan bizi duten egoera, osasun eta segurtasun egoera larriagatik. Tenperatura altuek, sistemen akats orokorrek eta lehen asteko Administrazioaren kontrol ezak arrisku nabarmenean jarri dituzte instalazioetan lan egiten duten langileak eta presoak.

Azpiegituraren zati handi batean eta funtzionamendu orokorrean egoera kritikoa da:

  • Instalazioen egoerari onartezina den kontrol eza gehitzen zaio. Presoak atzerapenak eta ezeztatzeak jasaten ari dira beren familiekin dituzten komunikazioetan, huts egiten duten ateak daude eta ekonomatuak inoperatibo daude. Gabezia horien guztien batuketak tentsio izugarria eragin du, eta erregimeneko bi istilu larri ekarri ditu jada.
  • Moduluen kabinetan, sarreretan eta erizaindegian 30°C-tik gertu daude bero-bolada betean.
  • Garbitegian ez dute klimatizazio-sistemarik, instalatzea “ahaztu” baizitzaien.
  • Gizarteratze Zentroa (CIS): Langileak 30 gradutan ari dira lanean, aire giroturik gabe. Horri gehitu behar zaio inork ez dituela garbitzen komunak, bulegoak eta gainerako gelak. Langileek beraiek sartu behar dute zabor organikoa beren auto partikularretan esparrutik kanpora botatzeko. Gainera, Administrazioak zegoen hozkailu bakarra kendu du.

“Ustez modernoa eta abangoardiakoa den azpiegitura bat saldu zaio euskal gizarteari, baina egia esan ez dira bermatzen oinarrizkoa ingurumen eta segurtasun baldintzak”, kexu da sindikatua.

Eredu honek bi modutan zigortzen du: langileak prekarizatzen ditu eta arriskuen aurrean jartzen ditu, eta presoak baldintza duingabeetan gaizki bizitzera kondenatzen ditu.

Horregatik guztiagatik, ELAk Eusko Jaurlaritzari exijitu dio pasibotasuna alde batera utzi eta berehala neurri hauek har ditzala:

1.      Klimatizazioan presazko esku-hartzea.

2.      Aldi beterako benetako neurriak klimatizazio arazoari aurre egiteko.

3.      Zentroak eskaini behar dituen zerbitzuak behar den bezala emateko, berehalako neurriak ezarri.

4.      Garbiketa plana.

5.      Laneko Arriskuen Prebentziorako Legea aplikatzea: Arazo horiek konpondu arte, langileak lekualdatzea eta jarduera gelditzea postu kritikoetan, osasunerako eta segurtasunerako berehalako arriskua dagoelako.

Berehala neurri zuzentzailerik aplikatu ezean, ELAk Lan Ikuskaritzara bideratuko du salaketa erantzukizunak argitzeko; izan ere, uste du segurtasun eta osasun neurrien falta oso larria dela espetxe berri honen hasiera honetan.