Gipuzkoako Eskuhartze Sozialeko hitzarmenaren aldeko elkarretaratzea

2015/09/16
Gipuzkoako Eskuhartze Sozialeko hitzarmenaren aldeko elkarretaratzea
ELA, LAB eta CCOO sindikatuetako ordezkariak Gipuzkoako Aldundiaren aurrean bildu dira gaur goizean Eskuhartze Sozialeko hitzarmenaren negoziazioa aldarrikatzeko. Hedatzen patronalak bertan behera utzi duela negoziazioa salatu dute sindikatuotako ordezkariek.

ELA, LAB eta CCOOko ordezkariek gaurkoa protesta gehiago izango dituen etapa baten hasiera dela azpimarratu dute. Izan ere, lehenengo hitzarmena orain dela lau urte sinatu zuten eta orain hitzarmen hura berritzeko garaia iritsi dela diote.