Nafarroako Arartekoaren aurrean kexa ezarriko du ELAk Nafarroako Enplegu Zerbitzuan emandako datuen ezkutaketaren inguruan
2015/10/30
ELAk berriki Nafarroako Gobernuak CEN, UGT eta CCOO erakundeekin sinaturiko hitzarmenetan emandako datuen ezkutaketa salatu du ELAk gaur goizean Arartekoaren aurrean. Jakina den bezala, hitzarmen hauen bidez hiru erakunde hauetako jendearen soldatak ordaintzera 3,9 milioi euro baino gehiago bideratzen baitira.
Era honetan, ELAk argitu du orain artean publikoak ziren datuak web orrialdetik ezabatzeko agindua eman duela Nafarroako gobernuak.