Ertzaintzako zuzendaritzaren murrizketak eta inposaketen aurkako martxa

2015/04/22
Ertzaintzako zuzendaritzaren murrizketak eta inposaketen aurkako martxa
Gaur, apirilak 22, ehundaka ertzainek ELA, ErNE, ESAN, SIPE y EUSPEL sindikatuak deiturik, Bilbotik Erandioko makro komisaldegira arte, 7 kilometro ibilaldian parte hartu dute. Ibilaldia amaitu ostean sindikatutako ordezkariak Erandioko makro – komisaldegian itxialdia hasi dute.

Mobilizazio hauekin, sindikatu deitzaileak, negoziaketa erreal bat irekitzeko Segurtasun sailak erakutsitako borondate eza deitoratu nahi dute. Departamentuak, murriztutako lan kondizioei buruz,“ plan Horizonte 2016” erretiratzeari buruz ,inposatutako ordutegi eta egutegiak kentzeari buruz eta RPT negoziatzeari buruz hitzegiteko inolako borondaterik ez duela salatu nahi dute.

ELAk Segurtasun sailaren erabakia aldatze arren mobilizatzen jarraituko du,behingoz goian azpimarratutako gaiei buruz negoziaketa erreal bat irekitzea lortzeko.