LAN HERIOTZA

ELAk salatu du langile bat hil dela Leioako Miab enpresan

ELAk salatu du langile bat hil dela Leioako Miab enpresan
Sindikatuak heriotzaren arrazoiak argitzeko eskatu du, eta Eusko Jaurlaritzari enpresen segurtasun-baldintzak kontrolatzeko eta zigortzeko baliabideak handitzeko exijitu dio.

Lehen datuen arabera, langileak istripua izan zuen joan den azaroaren 2an, biltegian inbentario-lanak egiten ari zela. Ospitaleratuta egon ondoren, azaroaren 8an hil zen. Lehenik eta behin, ELAk bere babesa eta elkartasuna adierazi nahi dizkie hildakoaren senideei eta gertukoei. Era berean, gertatutakoa lehenbailehen ikertzeko eskatu du, berriro halakorik gerta ez dadin beharrezko neurriak hartzeko eta erantzukizunak argitzeko.

Oraingoz, heriotzaren arrazoi zehatzak ez dira ezagutzen. Horregatik, ELAren ustez, ezinbestekoa da ikerketa sakona egitea, gertatutakoa argitzeko eta lantokian zeuden segurtasun-baldintzak egiaztatzeko.

Heriotza berri honekin, dagoeneko 48 dira 2026an Hego Euskal Herrian lan-istripuen ondorioz bizia galdu duten langileak.

Horregatik, ELAk patronalari eskatu dio absentismoaren inguruko diskurtso faltsua alde batera uzteko eta enpresek laneko arriskuen prebentzioan egiten dituzten inbertsio ekonomikoak handitzeko. Bestalde, Eusko Jaurlaritzari lan-osasunaren arloan propaganda-politika eraginkorrik gabeak alde batera uzteko eta enpresen segurtasun-baldintzak kontrolatzeko eta zigortzeko baliabideak handitzeko exijitu dio.