ELA Arabako osasun zerbitzuen hobekuntzaren inguruko eztabaida zabaltzearen alde
2010/04/14
ELA ez dator bat Osakidetzako zuzendaritzak Araban planteatzen duen osasun zerbitzuen birantolaketarekin. ELAren ustez, edozein aldaketak egungo sare publikoaren indartzea eta langile kopurua mantentzea jaso beharko lituzke. Baldintza hauek ez dira bermatzen Osakidetzaren proposamenean.
ELAk osasun zerbitzuen inguruko eztabaida zabaltzearen alde agertu da eta, bien bitartean, Osakidetzak eku artean duen proiektua alde batera uztea eskatzen du. ELAren iritziz, eragile guztien parte artesa ezinbestekoa da kalitatezko osasun publikoa bermatzeko.
Egoera honen aurrean, Santiago Hospitalero eraikinak inoren eskuetan ez lagatzeko exijitzen du. Izan ere, konpromiso hori izando baita espekulazio urbanistikoari ateak zabalduko ez zaizkiola bermatzeko bide bakarra.