Bizkaiko etxez-etxeko langileek mobilizazioak hasi dituzte gaur arratsaldean

2016/05/25
Bizkaiko etxez-etxeko langileek mobilizazioak hasi dituzte gaur arratsaldean
Zenbait bilera eta batzar egin ostean, Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntzaren sektoreko ELAko jarraitzaileek mobilizazioak egiten hastea erabaki dute, sektoreak Bizkaian duen egoera larria dela-eta. Mobilizazioak Bizkaia osora zabalduko dira. Protesten bidez sektorearen egoera larria salatu nahi dute Bizkaiko 1.800 langileek.

Izan ere, sektorearen hitzarmenaren negoziazioa blokeatzea; enpresa azpikontratatuek, udalek eta aldundiek zerbitzu-aldiko ordu-kopurua murriztea; lanaldi partzialeko kontratazioa ugaltzea, eta enplegua suntsitzea behin eta berriz gertatzen diren berriak dira sektore horretan.

Aipaturiko neurriak adostasunez hartu dituzte udalek edo mankomunitateek enpresa azpikontratatuekin; eta neurri horien ondorioz lan-prekarietatea areagotu da, eta gainera kinka larrian jarri da zerbitzuaren oraingo eredua, erabiltzaileek gero eta mugatuago ikusten baitute etxez etxeko langileek eman diezaieketen ezinbesteko laguntza.