Batzordeak Euskotrenen Zuzendaritza salatu du aurreko legealdian burututako irregulartasunak estaltzen dituelako

2013/07/15
Batzorde Iraunkorrak Euskotrenen Zuzendaritza salatu nahi du bere esku hartze ezagatik aurreko legealdian burututako irregulartasunak estaltzen dituela.

Joan  den  maiatzean  Epaimahai  Aztertzailean  Batzorde  Iraunkorrak  dituen
ordezkariek irregulartasun larriak atzeman zituzten 2011ko urrian eman zen 9.
mailadun plaza baten esleipen eta izendapen batetan. 
Euskotrenen  aurreko  Zuzendaritzak,  Epaimahai  Aztertzailearen  partehartzerik
gabe  eta  aurretiko  barne  promozio  prozesurik  gabe,  8.  mailako  kanpo  deialdi
bat  deitu  zuen.  Ondoren,  hautatutako  pertsonari  9.  maila  eman  zitzaion.
Honetaz  gain,  hautagaien  aukeraketan  ere  irregulartasun  garrantzitsuak
atzeman dira.
2013ko  maiatzaren  27ko  datarekin,  Batzorde  Iraunkorrak  irregulartasunok
salatu  eta aipatutako  izendapena  bertan  behera  uztea  eskatzeko  oharra  igorri
zion Zuzendaritzari, Euskotrenenen egiturazko plaza baten esleipen irregularra
zela  eta  ikerketa  irekitzeko  eskaerarekin  batera.  Orain  arte  Euskotrenen
Zuzendaritzak ez du ezein neurririk hartu. 
Batzorde  Iraunkorrak  Euskotrenen  Zuzendaritza  salatu  nahi  du  bere  esku
hartze ezagatik aurreko legealdian burututako irregulartasunak estaltzen dituela
eta. Euskotren, Eusko Jaurlaritzaren menpeko enpresa publikoa, Araudi baten
menpekoa dela gogorarazi nahi dugu,  barne  zein kanpo  hautaketa  prozesuen
gardentasun eta objektibitatea bermatzeko helburua duena, berdintasun, merito
eta gaitasun printzipioen betetzeaz gain.
Batzorde  Iraunkorrak  ohartarazi  nahi  du  honelako  jarrerek  enpresaren
baitango harreman  sozio  laboralak kaltetzen dituztela,  eta  berriz  ere eskatzen
dio  Euskotrenen  Zuzendaritzari  salatutako  gertaerek  eskatzen  duten  neurrian
esku har dezan.