TUBOS REUNIDOS (LANGRAIZ OKA)
ELAk uko egin dio Enplegu Erregulazio Espedientea ezartzeari
Sindikatuak Tubos Reunidoseko lantegi guztien bideragarritasuna defendatzen du. Langraitzeko lantegiaren eta 60 langileen enpleguaren jarraitutasun aukera guztiak aztertu behar direla uste du.
Urriaren 21ean Langraitzen egindako bileran, Konkurtso Administrazioak eta enpresako zuzendaritzak TRPTko (Tubos Reunidos Premium Threads) langile guztientzako Enplegu Erregulazoi Espedientea (EEE) aurkezteko aukera planteatu zuten. Kaleratze kolektiboaren prozesua hasi nahi dute, Tubos Reunidosen lantegiak esleitzeko egin daitezkeen eskaintzen prozesua oraindik ebatzi gabe dagoela.
Enpresa batzordeak (2 ELA, 2 CCOO, 1 USO) dagoeneko baztertu du asmo hori. ELAk azpimarratu du industria proiektua mantentzeko eta enpleguari eusteko aukera guztiak agortu behar direla.