Candyren berrindustrializazio prozesuan bi proiektu berri aurkeztu dira

2015/06/07
Gaurtik aurrera enpresa batzordea jasotako dokumentazioa aztertzen hasiko da eta 15 egun barru beste bilera izango dute azaltzen diren kezkak eta zalantzak argitzeko eta ondoren erabaki bat hartzeko.

Langileen batzordearen oharra :

CANDYko berrindustrializazio prozesuarekin jarraituz, gaur langileei 2 proiekturen berri eman zaie.

Bi proiektu hauek Foru Aldundiaren eskutik azalduak izan dira eta elkarren artean zer ikusirik ez dute.

Talde bat frantziarra da eta material birziklatuarekin, tetrapackarekin, hiri mobiliarioa egiten dute.

Bergarara ekarri dituzte material horrekin eginiko produktu batzuk, eserlekuetatik hasita, terrazak, terrazetako mahaiak, zakar ontziak, lora ontziak eta abar.

Enpresa honek urte beteko epean 40 bat langile inguru beharko lituzke eta baliteke gaur egun Candyk dituen instalazioen beharra izatea.

Bigarren proiektuaren atzean, herriko ekintzaile talde bat dago eta beraiek refabrikazioan (birziklatutako piezak berriro fabrikatzen) aritzen dira.

Beraien proiektua, autoetako piezen refabrikazioa da. Nahiko aurreratuta dagoen egitasmoa daeta eraikin handiaren beharra duena, horregatik ez die balio Candyko gaur egungo instalazioek.

Urte edo urte eta erdiko epea beharko dutela diote.

Enpresa honek 20-25 langile inguru beharko lituzke.

Gaurtik aurrera enpresa batzordea jasotako dokumentazioa aztertzen hasiko da eta 15 egun barru beste bilera izango dute azaltzen diren kezkak eta zalantzak argitzeko eta ondoren erabaki bat hartzeko