Iruñeko Udalak murriztu egin ditu haur eta nerabeentzako sustapen eta prebentzio zerbitzua, 8 prebentziozko ekintza zerbitzu komunitarioko elkarteak 4 kontziliazio-zentrotara ekarriz, eta adingabeen 1000 plaza baino gehiagoren eskaintza 400era mugatuz
LAB, ELA eta CCOO sindikatuok uste dugu alarma-egoeran egindako lan edota kontratu-aldaketa orok jatorrizko egoerara itzuli behar duela. Are gehiago ondo funtzionatzen badu eta bere eginkizunak betetzeko inolako eragozpenik ez badago, Iruñeko auzoetako Prebentzio Zerbitzu Ekintza Komunitarioko elkarteekin gertatzen den bezala. Eta prebentzio-neurriak hartu behar izanez gero, elkarte horiek ekonomikoki indartzen hasi beharko litzateke, profesional gehiago kontratatu ahal izateko eta segurtasun-neurriei eutsi ahal izateko.
Sinatzaileok uste osoa dugu elkarte horiek egiten duten lana tresna baliagarria eta baliotsua dela haur eta nerabeen sustapenerako eta prebentziorako. Horregatik, gure ustez, jatorrizko kontratu-baldintzak errespetatu behar dira, eta Udalak atzera egin behar du alde bakarreko erabakietan eta ezartzen ari zaizkien zigorretan.
Horregatik, elkarte horiei babesa ematen diegu eta haiek antolatutako manifestaziora joateko deia egiten diegu herritarrei, ekainaren 24an, asteazkena, 19:30ean Iruñerako baratxuri plazatik abiatuta.